• Restaurante Aboiz 02
  • Restaurante Aboiz 03
  • Restaurante Aboiz 01
  • Restaurante Aboiz 04

Atungorri sasoia da!

restaurante aboiz es temporada de atun

Atungorria osasunerako onura handienetako bat duen arraina da, gorputzerako eta bururako ezaugarri on asko bait ditu, arrain munduan kontsumituenetako bat da eta Aboiz-en platerak egiterako garaian jaki hau erabiltzea izugarri gustatzen zaigu, gogoratzen bazarete joan den urtean "Atún Balfegó" lehiaketan parte hartu genuen finalistetako bat izanez. (Berria gogoratu)

Ezagutaraziko dizuegu zein diren nazioarteko mailarako goi-sukaldaritzan hain estimatuta den elikagai honek ematen dituen ezaugarri nagusiak:

1. Omega 3, DHA eta EPA koipetan aberatsa. Gaixotasun kardiobaskularren agerpena murrizten laguntzen du.

2. Bitamina B2, B3, B6, B9, B12 eta E maila altuak ditu. Maila hauekin haragia, gazta eta arrautza gainditzen ditu, gainera E bitamina antioxidatzaile boteretsua da.

3. Triglizeridoak eta odoleko kolesterol mailak gutxitzen laguntzen du. Presio arteriala gutxitzen laguntzen du eta honek sor ditzakeen gaixotasunak ere bai.

4. Kaloria bajukoa. Oso elikagai egokia da kalora baxuko dietetan, eduki altua ematen du proteinetan, magnesioan eta selenioan.

5. Funtzio zerebralak hobetzen ditu, pertsona helduengan dementzia arriskua saihestu dezake.

Atungorria da sukaldean modu anitzean presta daiteken elikagai bat da gordinik, tartar batean, parrilan... Guk egiten dugun bezala, zuek ere zuen dietara gehi dezazuten animatzen zaituztegu. Bon apetit!