Gazpatxoa, udako erregea
Gazpatxoa, zalantzarik gabe, udako erregea da. Dieta mediterraneoko plater tipikoa da eta ezaugarri biltzen du: goxoa, osasuntsua, freskagarria, merkea eta batez ere prestatzeko garaian erreza denez, maiatzetik irailera bitartean bere kontsumoa igo egiten da.
Gazpatxoa ez dakigu noiz sortua den, hasierako errezeta ogi-azalaren bidez, baratxuriarekin, oliba-olioarekin, ozpinarekin eta barazkiekin egiten zen, baina tomaterik gabe. Hau ez zen zopa hotz honetan sartu XIX mendera arte.
Nekazari-edari bat zela esaten da, batez ere hegoaldekoa, hauek barazkiak eta olioa eskurago zutelako. Gaur egun ordea dieta mediterraneoko oinarrizko elikagaia da, penintsula guztian kontsumitzen da eta hau hotz-hotza zerbitzatzea gustatzen zaigu batez ere beroa gehien estutzen duen egunetan.
Zein dira bere oinarrizko osagaiak?
Oinarria tomatea da eta ura, oliba-olioa, ozpina, baratxuria, ogia gehitzen da, batzuetan pepinoa, piperra eta típula ere gehintzen zaizkio. Eta oinarri honetatik aurrera jada oreganoa, piperbeltza, piperrautsa, arrautza... gehi dezakegu. Hau kontsumitzailearen gustura izaten da.
Zer ematen digu?
- Landareetako bere eduki altuagatik, gatz mineral, bitamina eta zuntz kantitate handia ematen digu.
– Tomateak antioxidatzaile kantitate handiak ematen ditu E, A eta C bitaminak bezala, K bitamina, potasio eta licopenoa.
– Oliba-olioa edukitzeak gantz-azido asegabe iturri bihurtzen du.
– Baratxuria antiinfekziosoa da, antioxidatzailea, espektorantea eta organismoaren defentsak handitzen ditu azufradosko konposatuetako bere edukiari esker.
– Gatzak ura organismoan mantentzen laguntzen du errehidratazioari laguntzen duelarik.
– Ogia, bere mota gehiengoan sartzen dena, xurgatze moteleko karbohidratoetako ekarpena da.
– Arrautza, urdaiazpiko edo hegalabur zatitxoak gehitzen badira proteineta kalitate handiko ekarpen extra bat izango dugu.
Orduan, elikatzen badu, hidratatzen badu eta freskatzen badu, ireki hozkailua, beharrezko osagaiak hartu eta irabiagailua eta istant batean zuen Gazpatxoa prest izango duzue dastatzeko. Goza dezazuela!