Zure ezkontzarako leku aproposa
EZKONTZA KANPOAN-BARRUAN
Ezkontza bat antolatzea ez da lan erraza, ezkontza ospatzeko leku aproposena aurkitzea eta, gainera, jatetxea aukeratzeak buruhauste batzuk sor diezazkieke ezkongaiei.
Aboizen eskenatoki ezin hobea eskaintzen dugu zure ezkontzarako, bertan istorioa eta xarma, zerbitzu ezin hobearekin eta arreta pertsonalizatuarekin batzen dira.
Ospakizun handietarako aproposak diren barne jangelak ez ezik, zuen egun handia jatetxeko lorategietan ospatu ahal izango duzue, zuen gonbidatuei erosotasuna eskainiz eta inguru pribilegiatuaz gozatuz.
Wedding Planner,
ezkontza antolatzailea
Zure ezkontza antolatzen lagundu nahi dizugu, zentzu guztietan bakarra izan dadin.
Zure ezkontza antolatzen lagundu nahi dizugu, zentzu guztietan bakarra izan dadin.
Aboiz-en, zure egun handirako behar duzun guztia jartzen dizugu eskura. Zuen beharretara egokitzen gara, ezkontza bakoitza bakarra eta ahaztezina izan dadin. Kanpo edo barruko espazioetako ezkontzetarako ideia-multzo amaigabea eskaintzen dizugu. Gure sukaldea, hornitzaile onenak, lore-diseinua… estaku behar duzuna.
-
Dekorazioa: Jatetxe kanpo eta barneko dekorazioa zuen gustuetara egokitzen dugu, eszenatoki ideala sortzen lagunduz. Argiztapena, koloreak, loradenda… -
Menuak : Gure ezkontza menuak gure sukaldaritza taldeak egiten ditu, merkatuko lehengairik onenekin. Zure gustu eta eskaeretara egokitzen dugu menua. -
Eztei autoa : Ezkontzara iristea oso momentu berezia izaten da beti. Pelikula erromantiko baten une gogoangarri bat nahi izanezkero auto paregabe bat lortuko dizugu, klasikoa zein kiroletakoa. -
Argazkilaria : Gure argazkilariek egun hori argazkietan eta bideoetan islatuko dute, oroitzapenak urrezkoak baitira, eta are gehiago hain egun garrantzitsuan. Bizitza osoan gogoratu ahal izango duzute. -
Zerbait gehiago behar duzu? Galdetu guri!
bertako sukaldea,
zerbitzu pertsonalizatua…
eskatu behar duzutena.
etxeko sukaldea,
arreta pertsonalizatua…
eskatu behar duzutena.



















