Aboiz jatetxea Garain, Bizkaia
Natura erdian, Euskal baserri bat jatetxe bihurturik
Aboiz Garai izeneko herrixkaren erdian kokatua dago, Bizkaia barneko Durangaldea bailaran (Bilbotik 30 minutura).
Gure jatetxea Arroitabeitu baserriaren berriztatzearen ondoren dator. Jatetxearen dekorazio rustikoa - baserriaren estilo berean - disenu modernoko hainbat elementurekin bat dator, horrela mahaikideak lehiko handien artean jateko aukera aparta dute, Durangaldeko mendi eta bailara ederrez inguraturik. Naturaz inguraturiko leku paregabea.
Jatetxea izugarrizko zelai handi eta ederraz inguraturik dago, bertan bazkaldu, afaldu edo mota ezberdineko ekitaldiak ospa daitezke, karpak eta pergola ezberdinak ere jarri daitezkeelarik. Enpresako bazkari eta afariak, talde handientzako bazkariak, eta noski ezkontza ederrenak.
Hemen dituzue gure jatetxearen eta eskaintzen ditugun janari batzuen argazkiak.